Reaj

Hasiera
| Harremanetarako | Eremu pribatua | mapa
Español | English | Galego | Català/Valencià | Euskara

REAJi buruz

Eskura ezazu zeure txartela

Aterpetxeak

Albisteak

Aldizkariak eta gidak

Taldeentzako erreserbak

Lehiaketa

ISIC txartela

Hihostels
   

Eskura ezazu zeure txartela

Eskura ezazu!
Nazioartean aintzatetsia eta Espainiako nahiz atzerriko aterpetxe guztietan erabilgarria.
Nahitaezko baldintza da REAJeko Aterpetxeak erabili ahal izateko. .

Nork egin dezake txartela?
Edozein pertsonak, kategoria hauetako edozeinetan: gaztea (30 urtera artekoa), heldua (30 urtekoa edo nagusiagoa), familia edo taldea.

Zer behar dut txartela egiteko?
Txartela eskuratzeko NANa edo pasaportea aurkeztu eta zenbatekoa ordaindu egin behar da bakarrik.

Non eskura daiteke?
Txartelak Gazte Informazio Guneetan eta aterpetxeetan. Egin daitezke. Bila itzazu helbideak hemen:

   
Mapa Andalucía Extremadura Galicia Castilla León Cantabria Asturias País Vasco La Rioja Navarra Aragón Cataluña Madrid Castilla La Mancha Comunidad Valenciana Murcia Islas Baleares Melilla
 
  Erkidegoa::
 
  Probintzia::
 
 
 

   

Aterpetxekide txartela.
Nazioartean aintzatetsia eta Espainiako nahiz nazioarteko aterpetxeetarako baliagarria. Sei kategoria daude:


Txartel mota
Norentzat
Ekarri behar duzuna
Prezioa
Gaztea< 26 14 eta 25 urte bitarteko gazteak NANa edo pasaportea  5 €
Gaztea> 26 26 eta 29 urte bitarteko gazteak NANa edo pasaportea  5 €
Heldua 30 urtetik gorakoak NANa edo pasaportea 12 €
Taldea Gutxienez 10 pertsona   15 €
Familia Ezkontideak eta seme-alabak Familia Liburua edo pareko dokumentua 24 €
Atzerriko bisitarientzako ongietorri zigiluak Adin-mugarik gabe Zigiluak aterpetxean erosi behar dira 3,5 €

Balio-aldia: txartel guztiek urtebeteko balio-aldia dute, txartela egiten den egunetik kontatzen hasita.


Araudia

IYHF fundazioan sartutako Aterpetxeen Elkarteetako edozeinek egindako aterpetxekide txartela daukatenei zuzendurik daude Gazte Aterpetxeak.

Oro har ez dago adin-mugarik, baina erabateko lehentasuna ematen zaie 26 urtera arteko gazteei. Familiek eta taldeek berariazko txartel baten titular izan beharko dute.

Aterpetxekide txartela aterpetxean izena emateko momentuan aurkeztu behar da.

Eskuarki, aterpetxeek 23:00ak aldera ixten dute, eta beharrezkoa da gaueko atsedena, goizeko 07:00ak artekoa, errespetatzea. Aterpetxekideek aterpetxeetako arauak beteko dituztela eta bizikidetza atsegina sustatuko dutela espero da. Era berean, aterpetxekideek oinarrizko bi ideia hauek hartu beharko lituzkete aintzat: laguntzeko berezko joera eta elkarrekiko errespetuzko jarrera. Aterpetxeko zuzendariaren jarraibideak eta aholkuak errespetatu behar dira, eta zuzendariarekiko lankidetza onartu. Aterpetxe bakoitzaren araudian funtzionamendurako gidalerro zehatzagoak aurki daitezke.

Gida honetako argibideak eta deskribapenak indarrean daude edizioaren momentuan. Alabaina, argitalpen honen balio-aldiaren barruan ere informazio hauek aldaketak izan ditzakete, aurretiazko oharpenik gabe.

Albergues 360º
Carné de Alberguista
Política de privacidad   Perfil del contratante   
Reaj.com   Red de Albergues juveniles   
Valid XHTML 1.0 Transitional   Desarrollo Web ARI