Reaj

Hasiera
| Harremanetarako | Eremu pribatua | mapa
Español | English | Galego | Català/Valencià | Euskara

REAJi buruz

Eskura ezazu zeure txartela

Aterpetxeak

Albisteak

Aldizkariak eta gidak

Taldeentzako erreserbak

Lehiaketa

ISIC txartela

 
 

REAJi buruz

Ongi etorri Gazte Aterpetxeen Espainiako Sarera..

Injuvek eta Autonomia Erkidegoek mundu osoko 4.000 aterpetxe erabiltzeko aukera ematen diete gazteei, IYHF-Gazte Aterpetxeen Nazioarteko Federazioa ren ordezkari den REAJ-Gazte Aterpetxeen Espainiako Sarea ri babesa ematen baitiote.

Espainian gaur egun 250 aterpetxetik gora daude. Horietako batean ostatu hartu nahi baduzu, kontsulta ezazu gure mapa eta eskura ezazu zeure aterpetxekide txartela. Espainiako nahiz atzerriko aterpetxe guztietan erabil dezakezu. Sarearen instalazioak izen handikoak dira nazioarteko gazte aterpetxeen esparruan eta Espainiako gune turistiko nagusienetan eta hiri garrantzitsuenetan kokaturik daude.

REAJen Gazte Aterpetxeetan ostatu hartzen duten 1.000.000 pertsonak baino gehiagok egiten duten turismoa jardueretan, kulturan, kirolean eta, batez ere, munduko beste gazteen adiskide bihurtzean datza.

Aterpetxe gehienak askotariko jarduerak, hala nola aire zabaleko olgeta eta kirol jarduerak, jarduera kulturalak eta ingurumen jarduerak burutzeko aukera zabalak eskaintzen dituzten tokietan kokatuta daude.

Ia guztietan telebista aretoak eta bilera, tailer eta antzekoetarako egokiak diren gelak daude.

Aterpetxeen Elkarteek nazioarteko jarduerak ere burutzen dituzte, eta elkarte horietako kideei eskaintzen dizkiete. REAJ, IYHF-Gazte Aterpetxeen Nazioarteko Federazioko kidea da eta, era berean, EUFED Europako Gazte Aterpetxeen Federaziokoa eta CIDAJAL Latinamerikako Aterpetxeen Informazio eta Garapen Zentrokoa ere.CIDAJAL
Albergues 360º
Política de privacidad   Perfil del contratante   
Reaj.com   Red de Albergues juveniles   
Valid XHTML 1.0 Transitional   Desarrollo Web ARI